Hark kontatu digunez, ehizean zebilela, kazola moduko bat aurkitu zuen erreka bazterrean; baina, kazola hartu zuenean, kaskoa zela ikusi zuen; zaharra da eta ugartuta dago, baina, ez dago apurtuta, eta ondo asko igartzen da zer den.
Jorgek kontatu digunez, kaskoa zegoen lekuan utzi zuen hasieran, baina gertatutakoa auzoan (Barajuenen) kontatu zuenean, auzokideek kaskoa hartzeko eskatu zioten. Hala egin zuen biharamunean. Harrez gero, Barajuenen dago gordeta. Akaso garbitu ere egingo dutela esan digute.
Trintxeren erakusgarri
Ez da harritzekoa halako zerbait aurkitzea Zabolan eta inguruetan. Izan ere, Arangiotik hasi eta Asentzioko, Kurtzetako, Tellamendiko eta inguruko mendi-gainetan trintxerak egon ziren gerra garaian. Dena dela, era berean ez da oso komuna halako asko aurkitzea. .