Plastikoak batzeko edukiontziak ipiniko ditu laster Udalak

Ubane Madera 2004ko urt. 14a, 19:40
Udaleko Zerbitzu Saileko buru Andres Osinaga zinegotziak jakinarazi digunez, hil bukaeran edukiontzi horiak ipiniko dituzte herrian.

Plastikoak batzeko ontziak dira hori kolorekoak. Ibarraz gain, auzo guztietan ipiniko dituzte edukiontziak, bakoitzean bana.

Oraindik xehetasun guztiak erabaki barik daude, baina seguru aski Ibarran lau edukiontzi hori ipiniko dituzte, eta auzoetan bana. Espero dute 15 bat egunean ontziak beteko direla; hortaz, hamabostean behin hustuko dituzte. Batutakoa Gasteizera eramango dute, Jungizen dagoen instalazio batera. Edozelan ere, edukiontziak erabili ahala zehaztuko dituzte erabiltzeko moduak.

Olioak batzeko ekimena

Bestalde, birziklapenarekin lotutako kontuekin segituz, Andres Osinagak jakinarazi digu oraingo astean hasi direla etxeko olioa batzeko erabiliko duten txabola konpontzen. Elosu enpresak egingo ditu lanok. Eta esandakoaren arabera, nahiko laster bukatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak