Aramaiarrak Arabako Bertsolari Gazteen Topaketetan

Ubane Madera 2004ko urt. 7a, 18:39
Aramaioko bertso-eskolako bertsolariak Trebiñon izango dira urtarrilaren 9tik 11ra bitartean. Arabako Bertsolari Gazteen Topaketetan parte hartuko dute Laudioko, Amurrioko, Zigoitiko, Aguraingo eta Gasteizko bertso-eskoletako kideekin batera.

Lau helburu nagusi dituzte topaketok: bertso-eskoletako bertsolariek elkar ezagutzea, ondo pasatzea, urtea bertsotan hastea eta zenbait gaien inguruan gogoeta egitea. Guztira, Arabako 30 bat lagunek parte hartuko dute ekimenean, Trebiñoko Imiruriko Erretore etxean. Eta horrez gainera, Bizkaiko gazteen bisita izango dute.

Egitarau oparoa

Antolatzaileek egitarau oparoa antolatu dute astebururako. Besteak beste, barikuan, afal-ostean Bizkaiko eta Arabako bertsolari gazteen arteko desafioa izango da. Manex Agirre aramaiarra ibiliko da gaiak jartzen. Berriz, zapatuan, goizean kafe-tertulia egingo dute Unai Iturriagarekin eta arratsaldean gogoeta-eztabaida izango dute. Eta bukatzeko, domekan, topaketen ondorioak eta balorazioa egingo dute bertsolariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak