Aramaioko San Martin eskolan ekitaldi mordoa antolatu dituzte Gabonetarako. Besteak beste, aintzinako sukaldea jarri dute. Herriko erretiratuek eman dizkiete sukaldearen gaineko argibideak ikasle gazteei. Gabon kantak ere abestu ditu San Martin eskolako "Papargorri haur kantariak" abesbatzak.
Aspaldiko sukaldea
Rufina Astola Nafarrate erretiratua gerturatu da gaur goizean Aramaioko San Martin eskolara. Aspaldiko sukaldea jarri dute bertan, eta sukaldearen gaineko argibideak eman dizkie Rufinak San Martingo laugarren mailako ikasleei.
Hamaika tresna erakutsi dizkiete ikasleei. Jatekoak egiteko erabiltzen zituzten lapikoak, orduko jantziak, eta beste zenbait tresna aintzinako sukaldeetan erabiltzen zirenak.
Gainera, gabon kantak ere abestu dituzte "Papargorri haur kantariak" abesbatzako neska mutikoek. Bihar ere festa handia izango dute Aramaioko San Martin eskolako ikasle eta irakasleek. Olentzeroren festa ospatuko dute Aramaion.