Dantza librea ikasteko aukera izango da herrian

Itur Zuri emakume elkarteak dantza libreko ikastaroa antolatu nahi du. Ikastaroa hasteko data zehazteke badago ere, dagoeneko interesatuek ikastaroan parte hartzeko izena eman dezakete.

Dantza librea

Dantza librea 1900 urtean Isadora Duncan dantzariak bultzatutako mugimenduaren emaitza da. Emakume hark oztopo eta muga gabeko dantzaren alde egin zuen, sasoi hartan nagusi zen balet klasikoaren parean.

Oro har, emakumeen askatasuna irudikatzen duen dantza da dantza librea. Aramaion, François Malkovsky dantzariaren metodoa landuko dute.

Izen ematea

Itur Zurikoek hitzetan, Gasteizko irakasle batek emango du ikastaroa. Oraindik ez dute ikastaroa hasteko eperik ezarri, baina, bai izena emateko.

Horren arabera, interesa duenak urtarrilaren 30a baino lehen eman beharko du izena, 945 44 53 74 telefonoan. Gutxienez, zortzi laguneko taldea sortu beharko dute ikastaroa emateko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.