Abendua ekitaldiz beteta dator

A. Leibar 2003ko abe. 9a, 17:40
Abenduan hainbat ekitaldi antolatu dira. Aramaioarrek hainbat ekintzetaz gozatzeko aukera izango dute. Zinea, ipuin kontaketa saioa, bertso-antzerki emanaldia eta bertso saioa izango dira Aramaion, besteak beste. Etxeko txikiei zuzenduriko ekintza ugari ere izango dira.

Abenduak 20, 27 eta urtarrilak 2:

Gabonetako zinea. Kultura etxean izango dira emanaldiak, ilunkeran. Informazio gehiago kultura etxean.

Abenduak 2:

Tailerrak egingo dira ludotekan, 11:00etatik 13:30era.

  • - 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzat: pultserak, gatzazko lepokoak, hatzamarrekin margotu eta "zespin" panpina.
  • - 6 urtetik aurrerako haurrentzat: pultserak, gatzazko lepokoak eta "zespin" panpina.

Abenduak 23:

Ipuin kontaketa izango da liburutegian. "Ilargiaren lapurra", Rosa Maria Martinez-ek kontatuko du ipuina.

  • 11:00 - 12:00: 6 urtetik aurrera.
  • 12:00 - 13:00: 3 eta 6 urte bitartean.

Abenduak 23:

Antzerki emanaldia izango da kultura etxean, 18:00etan: "Inaxitoren ametsak" Trikuharri taldeare eskutik. Bertso antzerkia da. 8-12 urte bitarteko gaztetxoentzat da, baina edonork gozatuko du.

Abenduak 24:

Olentzero kaleetan barrena abiatuko da, ilunkeran. Kalejira egingo da frontoitik plazara.

Bixente Goikoetxea Abesbatza eta Papargorri Haur kantariak ere arituko dira.

Gaztain, ardo eta sagardo dastaketa ere egingo da.

Abenduak 26:

Puzgarriak egongo dira frontoian 11:00-14:00 bitartean.

Abenduak 29:

Zuiako Koadrilak antolatu du Haurren euskararen eguna. Duranan izango da.

Egitarua:

  • 10:00etan pailazoak.
  • 11:15- 14:15 bitartean: puzgarriak eta tailerrak.

Izen ematea: liburutegian, abenduaren 19a arte.

Autobusa:

  • Irteera: frontoitik, 09:30ean.
  • Itzulia: Duranatik, 14:15ean.

Abenduak 30:

Umeen Gabonetako Parkea, Bilbon.

  • Irteera: 09:00etan, frontoitik.
  • Itzulia: Bilbotik, 13:30ean.
  • Kuota: sarrera (4,5 euro, autobusean bertan ordaindu beharko da).
  • Izena eman: liburutegian, abenduaren 18a arte edo udaletxean 23a arte.
  • Sei urte baino txikiagoak nagusi batekin apuntatuko dira.
  • 15 pertsona baino gutxiago izango balira, suspenditu egingo da.

Urtarrilak 4:

Bertso saioa izango da kultura etxean, 19:00etan.

  • Bertsolariak: Peñagarikano, Irazu, Fredi Paia, Iker Aguirre.
  • Gai jartzailea: Manex Aguirre.
  • Sarrera: 3 euro.

Abenduaren 12tik 24ra:

Margo erakusketa.

  • Margoen egilea: Jose Luis Zalakain.
  • Lekua: Sastiñan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak