Eguen eguerdiko 13:00etan sartu zuten Luis Mari Azkargorta Kanto Martuteneko kartzelan. Hain zuzen ere, Audientzia Nazionalak 12:00etatik 13:00ak arteko tartea eman zion Donostiako kartzelan aurkezteko. 15 urte kartzelan egon eta gero, orain beste hiru urte pasatxo egon beharko da barruan, 2007ra arte, hain zuzen ere.
Epaitegiaren erabakiak errekurrituta
Kontua da Audientzia Nazionaleko bigarren sekzioak hirugarren gradua ezeztatu egin diola Arexolako Kanto baserriko semeari. Madrilgo epaitegiaren esanetan, Bilboko Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiak ez zuen eskumenik hirugarren gradua ezarri eta baldintzapeko askatasuna emateko. Hala, horren inguruan hartutako erabaki guztiak errekurritu egin dituzte, eta orain, Luis Mari Azkargorta Kantok 1988an ezarri zioten zigor osoa bete beharko du, lehen esandako moduan, 2007ra arte egon beharko du kartzelan.