Hamarrekoa Gantzagako jaiendako

U. Madera eta A. Leibar 2003ko aza. 14a, 12:30
Gantzagarrak gustura gelditu dira aurten jaiekin. Hala kontatu digu antolatzaileetako batek. Eta gustura egoteko modukoa izan da, denetarik izan dute-eta 25. urteurreneko ospakizunean. Nabarmentzekoa, da, adibidez, Marsel magoak erakarri zuen jende piloa.

Hamarrekoa lortu dute aurten Gantzagako jaiek. Auzotarrek eskerrak eta guzti eman zieten antolatzaileei. Izan ere, diruarekin ia guztia da posible, antolatzaileetako batek kontatu digun moduan. Eta aukera izan dute aurten jai politak antolatzeko, bereziki, 25. urteurrena ospatzeko.

Txistulariak eta mus txapelketa

Jende asko erakarri zuen barikuko txistularien kontzertuak . Zapatuan, besteak beste, Mus Txapelketa jokatu zuten. Horrek ere jende asko erakarri ohi du eta aurten ere hala izan da. Iban Astola eta Luxio Elorza izan dira aurtengo irabazleak.

Domekan, berriz, goizean txirrindulari lasterketa jokatu zuten. Lau irabazle izan ziren:

  • Nagusietan, Martzel Elorriaga.
  • Auzotarren artean, Aitor Errasti.
  • Txikien mailan, Iñigo Pradera.
  • Auzoko aurrenekoa Aitor Azkarraga-Urizar.

Tute Txapelketa ere izan zuten. Kasu horretan, Gregorio Gallegok eta Valentin Beitiak irabazi zuten.

Auzoko nagusiei omenaldia

Horrez gainera, aipatzekoa da auzoko nagusiei egindako omenaldia hunkigarria izan zela. Horiek, Aretxabaletako abesbatzari oparitxoa eman zieten, urteetan dabiltza-eta Gantzagako jaietan parte hartzen.

Jende asko erakarri zuen Marsel magoak, nagusiak zein gazteak. Jendea gustura geratu zen argazki erakusketarekin. Bestalde, eguneko ekitaldiez gain, gauean ere giro onak segitu ei zuen, ordu txikiak arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak