Udaletxeko lanak esleitzeko lehiaketa zabalik dago

Ubane Madera 2003ko azaroaren 11

Udaletxea zaharberritzeko lanak esleitzeko baldintzen plegua onartu zuen udalbatzarrak azaroaren 6an egindako batzarrean.

Ia 291.500 euroko aurrekontua

Alegaziorik ez badago, bere horretan utziko dute plegua. Horren arabera, iragarkia Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratu da. Argitalpenaren hurrengo egunetik hasita 26 egun naturaleko epea dute enpresek proposamenak aurkezteko. Ia 291.500 euroko aurrekontua eta zazpi hilabeteko epea dago lanok egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak