Tamaina handiko zaborren bilketa
Tamaina handiko zaborren bilketa (ohiko zabor edukiontzietara bota ezin daitezkeen zaborrak), Gorbea Ingurumen Patzuergoak egiten du eta honela izango da:
- Orain arte bezala, hileko azken ostiralean jasoko dira.
- Zabor hauek atera aurretik, bilketa arduradunarekin harremanetan jarri behar zarete telefono honetan: 620 216 508 (Carlos).
- Abisurik jaso ez den auzoetara ez da joango kamioirik.
Beste aukera da Garagartzako zabortegira zuzenean eramatea, Aramaioko Udalak beraiekin hitzarmena baitauka.
Garraio zerbitzua
Aramaio, Arrasate eta Gasteiz batzen dituen autobus zerbitzuen maiztasuna eta ordutegiak finkatu dira dagoeneko.