Soka orkestraren kontzertua: "Camerata Gasteiz"

Jubilatuen Egunaren bezperan, urriaren 24an, Sabin Salaberrik zuzentzen duen "Camerata Gasteiz" soka orkestraren emanaldia izango da kultura etxean, gaueko 21:00etan.

Egitaraua:

I. Atala:

  1. Corelli (1653-1713) - Concerto grosso op. 6, nº 9 en Fa mayor
    Preludio - Alemanda - Corrente - Gavotta - Minueto
  2. Vivaldi (1678-1641) - Concierto en La menor para violoncelo y cuerda
    Allegro - Andante - Allegro
    Violoncelo: François Monciero

II. Atala:

  1. Purcell (1659-1695) - "Music for Midsummer Night’s Dream"
    Overture - Hornpipe - Rondeau - Entry Dance
    Hornpipe - Dance for the fairies – Chaconne
  2. F. Händel (1685-1759) - Concierto en Sol menor para trompeta y cuerda
    Grave - Allegro - Zarabanda - Allegro
    Trompeta: Pablo Martínez Esparza
  3. S. Bach (1685-1650) - Concierto en Re menor para dos violines y cuerda
    Vivace - Largo ma non tanto - Allegro
    Bakarlariak: Agustí Coma / Víctor Parra

Camerata Gasteiz orkestaren ibilbidea

Talde honen aurrekeriak "Jesus Guridi" Musika Eskolako Talde Instrumentala ditugu, eskolarekin lotutako irakaslez, ikaslez eta musika-jotzailez osatutako talde aldakorra.

Carmelo Bernaolak sustatu eta Juan Jose Menak sortu zuen hori 1988an. Ordutik hona oso ibilbide aktiboa eraman du, besteak beste honelakoetan parte hartu duelarik, hain zuzen, Gasteizko musika-ekitaldi ugaritan, Donostiako Musika Hamabostaldian, Errenteriako Musikastean, Leioako Musika Garaikidearen Astean, Cuencako Nazioarteko Mintegian, Madrileko Informatika eta Elektronika Musikaleko Jardunaldieta eta abarretan.

Hari-tresnez osatutako "Camerata Gasteiz" taldea 2003ko urtarrilean jaio zen, Gasteizko Principal Antzokian Gian Battista Pergolesiren La Serva Padrona jotze aldera. Gasteizko "Jeasús Guiridi" Kontserbatorioko zenbait irakaslek, ikaslek eta ikasle ohiek osatzen duten talde honek ganbara-orkestraren antza du.

Hamalau hari-tresna ditu oinarri, aldian-aldian musikari gehiago parte hartzen dutelarik. Duela gutxi sortu bazen ere, dei ugari izan ditu jadanik Gasteizen eta Arabako bazterretan jotzeko.

"Camerata Gasteiz" orkestraren zuzendaria Sabin Salaberri da, Aramaioko seme-alaba kuttunetako bat.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.