"Lotsa gabe" antzezlana ikusgai kultura etxean

A. Leibar 2003ko urriaren 15a

Urriaren 18an, larunbatean, "Vaivén producciones" taldeak "Lotsa-gabe" antzezlana eskainiko du. Kultura etxean izango da, gaueko 22:00etan eta sarrerak 5 euro balio ditu. Antolatzailea Txirritola Euskara Elkartea da.

"Vaivén producciones" taldearen, Lotsa-gabe antzezlanak Donostiako 2002ko Antzerki Saria jaso zuen ikuskizun hoberenagatik. Jende guztiari zuzendutako antzezlana da, eta batez ere gazteei. Sexu heziketari buruzko gida izan daitekeen komedia bezala aurkeztu daiteke. Antzezlan honetan gazteek sexuari buruz hitz egiten dute, konplexu barik, lotsa-gabe eta umore handiarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak