Hala, martitzenean, hilak 14, Gantzagako, Etxaguengo, Labeagako eta Arexolako argindarra bideratzen duen transformazio zentroaren egoera aztertzeko txanda izango da. Horren ondorioz, bost-hamar bat minutuz moztuko dute argindarra auzo horietan. Baina ez dute zehaztu noiz.
Eguaztenean, berriz, Untzillako, Suñako, Ibabeko eta Uribarriko transformazio zentroa begiratuko dute. Hortaz, beste bost-hamar bat minutuko etetea izango da auzo horietan.
Pare bat orduz bailara osoan
Bestalde, gogoratu beharra dago, eguaztenean bertan, 09:30etik 11:30era arte Aramaio osoan moztuko dutela argindarra, bestelako lan batzuk egin behar dituztelako (fusibleak aldatu, pinuak bota, aberia konpondu ).
Eta, bukatzeko, eguenean, Gureiako, Altzagako, Azkoagako, Barajuengo eta Arriolako transformazio zentroan moztuko dute argindarra; kasu honetan bost-hamar bat minutuz.