Jubilatuen eguna urriaren 25ean

Urriaren 25ean, zapatuan, herriko jubilatuen eguna ospatuko da Aramaion. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte herriko nagusienen gozamenerako.

Egitaraua:

  • 10:30ean herriko txistulariekin kalejira.
  • 12:00etan urtean zehar hildako jubilatuen aldeko meza nagusia izango da San Martin parrokian.
  • 13etan euskal dantzen saioa.
  • 14:30ean bazkaria, kiroldegian.

Bazkal ostean, dantzaldia egongo da kiroldegian.

Oharrak:

  • Goizean zehar, Nardeaga kalean, Aramaioko zenbait baserriko produktuen eta artisau lanen erakusketa eta salmenta egongo da.
  • Aramaioko trikitixa eskolakoek herriko kaleak alaituko dituzte.
  • Ibarrako elkarteetan, jubilatu guztientzat salda eta ogitarteko txiki beroak egongo dira.

Soka orkestraren kontzertua

Bestalde, Jubilatuen Egunaren bezperan, urriaren 24an, Sabin Salaberrik zuzentzen duen "Camerata Gasteiz" soka orkestraren emanaldia izango da Kultura Etxean, gaueko 21:00etan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.