5 eta 12 urte bitarteko haurrekin abesbatza txiki bat osatuko dute, eta haien familiak eta ingurukoak ere gonbidatu dituzte parte hartzeko. Dagoeneko entseguak egiten hasi dira eta ostiralean, hilak 27, izango da horietako bat, 18:30ean, Olaranen. Parte hartzeko, zuzen@bergarakomusikaeskola.com-era idatzi behar da.
Musika Eskolako zuzendari Aritz Alustizak azaldu bezala, proiektuaren helburua "musika ikasleek egiten duten lana herri-mailan ikusaraztea" da. Aurten, Gabonetako kontzertua bideoklipagatik aldatu dute, eta, dioenez, egitasmoak "ilusioa" sortu du ikasleen artean.