Bertsogintzak Antzuolan utzi duen arrastoa eta hainbat pasadizo hizpide eguenean

Hasier Larrea

Jon Matak, Maria Eugenia Irazabalek eta Jexux Kortabarria 'Kaxeta'-k aletuko dute gaia Landatxopen, eguenean, hilak 26, 18:00etan.

Oraingo eta aurreko mendeko bertsolari, gai-jartzaile eta bertsozaleen inguruko apunteak, antolatu diren txapelketak eta topaketak, eskolan bertsoak izan duen presentzia eta bertso-eskolen bilakaera... guzti horiek herri-ikuspegitik jorratuko ditu hirukoteak, hileko azken ostegunetan Landatxope jubilatu elkartean egiten den solasaldiaren baitan. Hitzaldia bertsolaritza maite duen orori interesgarria egingo zaiolakoan, adin guztietako antzuolarrak gonbidatu dituzte Landatxope elkartekoek.

Bertsolariek bizi izandako pasadizoak ez dira oharkabean pasako, eta idatzita geratu diren antzinako bertsoak ere abestuko dituzte, tartean, Pello Errotak 1883an kantatu zituenak. 

Hizlarien esanetan, solasaldika eurek bildu duten dokumentazioa osatzeko eta kontrastatzeko ere balioko du, herritarren ekarpenak aintzat hartuta. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak