Memoria lantzeko ariketak izango dituzte hizpide, gehien bat, eta dinamikak parte hartzen duen pertsona kopuruaren eta dituzte gaitasunen arabera antolatuko dituzte. Izen-ematea hilaren 13rarte egongo da zabalik. Landotxopeko bazkideak egoitzan bertan apuntatu ahalko dira azaroaren 12an, 16:30ak eta 18:00ak artean, eta bazkide ez direnak udaletxean.
Bestetik, gaztain-erre janerako izen-ematea azaroaren 13rako finkatu dute erretiratu elkarteko kideek. Azaroaren 21ean egingo dute merienda, 18:30ean.