Mendi Film jaialdiko proiekzioek inauguratu zuten atzo Arrola Mendizale Taldeak urtero azaro inguruan egin ohi duen Mendi Astea. Datorren asterako, beste bi ekitaldi izango dira. Lehena, solasaldi formatuan, martitzenean, 18:00etan, Olaranen, mendian egindako espedizioen inguruan. Alde batetik, Julian eta Iñigo Ramirez de Okarizek duela aste batzuk Nepalen egindako bidaia partekatuko dute, eta, bestetik, Georgian eta Suitzan alforjekin burututako ibilaldiak komentatuko dituzte Mikel Mujika eta Ane Motoso bergararrek.
Bukatzeko, zapatuan, hilak 14, rokodromoan egingo dute jardunaldia, 10:30ean, "bide berri bat" markatu guran.