Azaroaren 11ko grebara begira, asanblada egingo dute gaztetxean, martitzenean

Hasier Larrea

Azaroaren 11ko greba orokorra dela eta, Etxebizitza Sindikatu Sozialista asanbladak egiten ari da Debagoieneko herrietan. Antzuolan, azaroaren 3rako deitu dute, 18:00etan, gaztetxean. 

Asanblada grebaren inguruko irakurketa partekatzeko eta greba bera antolatzeko baliatuko dute. Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko, "espekulazioa borrokatzea" gakoa dela uste dute Etxebizitza Sindikatu Sozialistako kideek, "etxebizitzarako sarbidea benetan eskubide bat izan dadin eta ez espekulatzaile eta  errentistak aberasteko bide bat". Horretarako, oinarrizko 3 aldarri  defendatzen dituzte: espekulatzaileak desjabetzea, espekulazioa debekatzea eta etxebizitza beharren arabera planifikatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak