Mendi Film jaialdiko hiru ikus-entzunezko Torresoroan ikusgai, eguenean

Hasier Larrea

Aldabide filmeko zuzendari Jon Mendizabal, Oskar Etxeberri eta Carlos Arranz protagonistekin.

Bilboko BBK Mendi Film jaialdiko piezarik onenak Antzuolan proiektatuko dituzte, beste urte batez, Mendi Tour biraren baitan.

Arrola Mendizale Taldearen bitartekaritzarekin, datorren eguenean ikusi ahalko dira, Torresoroan, 18:30etik 20:00etara, hiru dokumental hauek: Aldabide, K2 Mon Amour eta Un printemps au Mont Blanc.

Lehenengo filma euskal dokumentala da, eta espeleo-urpekaritzaren munduan murgiltzen du ikuslea; bigarrenak K2 gailurra oxigeno barik igo eta parapentean jaistean datzan abentura kontatzen du; eta hirugarrenak paisaia zurituetan eskiatzeko gozamena du ardatz. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak