Zoramena Eztalan: Antzuolak 13-0 irabazi dio Zarautzi

Hasier Larrea

Baliteke etxekoak partidua irabazteko faboritoak izatea, baina halako erauntsirik ezin zitekeen aurreikusi. Lehen zortzi minutuetan 4-0 jarri zen aurretik AKE, eta konformatu beharrean erasokor jarraitu zuten. Atsedenaldira bederatzi goleko aldearekin joan ziren eta bigarren zatian beste lau sartu zituzten Unai Murgiondorenek. 

Gorengo Mailako azken sailkatuaren bisita jaso di asteburuan Antzuolak. Zarautz B-k ez zuen aurreko bost partiduetan punturik pilatzerik izan, ezta golik sartzerik ere. Baina puntu premiarekin etortzen diren taldeez ezin liteke fio, noizbait hasi beharko dute aldeko markagailuak lortzen. Ez zen zapatuan izan. Antzuolarrek gupidarik gabe egin zieten aurre zarauztarrei. Oso gutxitan errepikatuko den markagailuarekin bukatu zen partidua: 13-0.

Goleatzaileen artean, Oier Arambururen uzta nabarmentzekoa: bost aldiz sareratu zuen aurkariaren atea. Beste golegileak Mikel Garitano, Josu Bouzon (bi gol), Aimar Pozo (bi gol), Beñat Kortabarria eta Iker Etxaniz izan ziren. Zarauztarrek gol bat sartu zuten euren atean. 

Emaitza horrekin, arnasa hartu dute gorriek, atzealdeko postuetatik zertxobait urrunduta. Asteburu honetan Getariako Keta liderrari egingo diote bisita. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak