Euskal Herriko Bertsolari Txapelketarako porra jarriko dute martxan

Hasier Larrea

Argazkia: Bertsoa.eus. 

Antzuolako Kaleko Bertso Eskolak ostiral honetan, hilak 16, eta hurrengoan, hilak 23, postua jarriko du erdigunean, porran parte hartzeko informazio guztiarekin. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetan sailkatutako 24 bertsolariren artean egingo da faboritoen aukeraketa. 

Txapelketari "emozio pixka bat" jartzeko asmoz antolatu du porra Kaleko bertso eskolak. Bertsozaleek urriaren 16an eta 23an jasoko dituzte lehiaketan parte hartzeko xehetasunak bertso eskolako kideen partetik, erdigunean jarriko duten postura bertaratuta. 

Finalaurrekoen lehen itzulia urriaren 24an hasiko da, eta zazpi saio-irabazleek, puntuz sailkatutakoek eta 2022ko finalistak –Maialen Lujanbio– hartuko dute parte. Lau saio izango dira, bakoitzean sei bertsolarirekin. Bigarren fasera hamazortzi sailkatuko dira, eta hiru plazatan egingo dute bertsotan, seinaka ostera ere. Finala  abenduaren 20an izango da, Iruñeako Nafarroa Arenan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak