AEBek eta Israelek bultzatutakoa "su-eten tranpa bat" izan zela adierazi dute elkarretaratzeetan, nazioarteari Gazaren aurkako erasoaldia amaitua dela sinetsaraztea helburu zuena: "Saldu diguten bakeak lehen zuten lurraldearen %40an pilatu ditu palestinarrak; eta beste %60ak Israelgo armadaren esku jarraitzen du".
Asteazkenean bete ziren hiru urte Hamasek Israeli eraso egin eta 1.200 lagun inguru hil eta 250 bahitu zituenetik. Erasoak ezustean harrapatu zuen Israelgo armada, baina hurrengo egunean Gazaren aurkako erasoaldi handi bat hasi zuten, Hamas armagabetu eta desegiteko argudioarekin. Orotara 74.000 lagun baino gehiago hil dituzte operazioan, eta milioi batetik gora lagunek desplazatu behar izan dute.