Plaza libre batzuk geratzen dira helduen ikastaroetan

Hasier Larrea

Joan den ostiralean bukatu zen hainbat diziplina artistikotan trebatzeko ikastaroetan izena emateko epea. Datorren asterako martxan egongo dira saio guztiak, dena den, Udaleko Kultura Sailak jakinarazi duenez, helduentzako eskaintzan plaza libreak daude, eta datozen egunetan ere aukera egongo da izena emateko.

Hala, atabala, txaranga edo txistua jotzen ikasi nahi izanez gero, abesbatzan parte hartu, antzerkia probatu, eskulanak egin, yoga praktikatu edo aretoko dantzak egin, udaletxera joan eta inprimakia bete behar da. 

Umeen ikastaroetara pasata, eskulan taldeak bete egin dira eta haur batzuk itxarote-zerrendan daude; asteazkenetako 18:30-19:30 arteko taldean, ordea, oso gutxik eman dute izena, eta bertan behera geratu da. 

AEKren euskara ikastaroek ere harrera ona izan dute: 40 lagun inguruk eman dute izena hastear dauden saioetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak