Aiherra-Antzuola Senidetze Eguneko bazkarirako tiketak salgai daude

Hasier Larrea

2023ko Aiherra-Antzuola senidetze eguneko bazkaria.

Joan den ekainean Antzuolako udal ordezkariak Aiherrako jaietan izan ziren, eta bertan zehaztu zuten bi herrien arteko hurrengo senidetze eguna urriaren 24an egitea, Antzuolan. Bada, zapatu horretarako egitaraua prest dute dagoeneko.

Baxenafartarrak goizean iritsiko dira, 10:30en bueltan, eta lehenengo ekintza ongietorria egitea izango da. 13:30ean kale-giroa alaitzeko trikipoteoa egingo dute, eta handik ordubetera joango dira Olalde pilotalekura, elkarrekin otordua egitera. 

Herritarrek bazkarirako tiketak erosi ditzakete liburutegira bertaratuta edota udalaren komunikazio kanalen bitartez, urriaren 19a izanik azken eguna. Menu orokorrak 25 euro balio du –ikasle eta gazteentzat 20 euro–, eta haurrentzako menuak 15 euro. Bazkal ostean musika saioarekin jarraituko du 40 urte baino gehiagoko adiskidantza ospatzeko egunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak