Ostiralean, hilak 25, izango da lehenengo saioa, 19:00etan, gaztetxean. Astero bilduko dira Bertso Sprinta batailatu duten dinamika horretan: "Oinarrizko gauzak ikusiko ditugu; zerek zerekin errimatzen duen, eta doinu batzuk, baina puntuka eta koplaka, edonork egin ahal izateko. Gehiago nahi duenarentzat ere egongo da ohiko bertso eskola", adierazi dute antolatzaileek.
"Mundu osoari" ireki dizkiote ateak, eta gustatuko litzaieke hasiberriren bat Azaroan Arazoak bertso saioaren hirugarren edizioan izena ematera animatzea, jende berriak parte hartzea jarri baitute aurtengo helburu moduan.