Gimnasioko jarduerak probatzeko ate irekiak, astelehenetik asteazkenera

Hasier Larrea

Antzuolako Udalak gimnasioko aurtengo ikasturteko jarduerak probatzeko ate irekiak antolatu ditu, datorren astelehenetik asteazkenera. 

Astelehenean, hilak 28, pilates jarduerara bertaratu ahalko dira antzuolarrak, 10:30ean, eta body balancera, 16:30ean. Martitzenean lau ikastaro izango dira: 10:30ean, emakumeei zuzendutako indarra lantzeko ariketak; 17:00etan, pilatesa; 18:00etan, funtzionala; eta 19:00etan, body tonoa. Asteazkenean, azkenik, beste lau aukera izango dituzte eskura: 09:15ean, body tonoa; 10:15ean, spinninga; 17:00etan, emakumeen indar ariketak; eta 18:00etan, kore eta strech modalitateen arteko konbinaketa. 

Urtean zehar jarduera gidatu horiek eta 60 urtetik gorakoei zuzendutakoak egingo dituzte, eta bakoitzaren asteroko ordutegia finkatuta dago. Udalaren komunikazio kanaletan dago egitaraua publikatuta.

Ikastaroetan izena emateko gimnasioko bazkide izan behar da; hileko kuota 15,45 eurokoa da, eta urtekoa 154,50 eurokoa. 

Egunero zabalik

Instalazioa 08:30etik 21:00etara egongo da zabalik astelehenetik ostiralera. Zapatuetan, domeketan eta jaiegunetan, berriz, 10:00etatik 21:00etara. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak