"Giro eta konpainia onean" egin dute Pirinioetako egonaldia Arrolakoek

Hasier Larrea

Ostiraletik domekara, Panticosa aldean izan dira Arrola Mendizale Taldeko hainbat kide, Huescako mendietako ibilaldiez gozatzen. Betatoko eta Wallon Marcadauko aterpetxeetan egin dute lo, eta Brazatoko iboiak, Collau d'os Mulos, Gran Facha eta Bachimaña moduko parajeak zeharkatu dituzte. Eguraldi ona eta konpainia hobea izan dutela nabarmendu dute Arrolakoek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak