Lau izango dira, gutxienez, gaztetxera bertaratzen direnak barre algaraka jartzen saiatuko direnak: Asier K bergararra, Beñat Iturbe iruindarra, Jone Bengoa eibartarra eta Lander Varona gasteiztarra.
Komiko gonbidatu gehiago egongo direla aurreratu dute antolatzaileek. Gainera, baliteke antzuolarren bat tartean izatea. Izan ere, norbaitek probatu nahi izanez gero, ateak zabalik izango ditu, aurrez Euripean Instagram kontura idatzita.