Askotariko eskaintza aurtengo euskara ikastaroetan

Hasier Larrea

Antzuolako Udalak eta AEK-k euskara ikastaroen eskaintza zabaldu dute. Maila eta helburu desberdinei erantzuteko ikastaro sorta zabala prestatuko dute, pertsona bakoitzaren beharretara egokitzeko asmoz. Irailaren 22ra arte dago izena emateko epea.

Urrian hasita, bost mailatan banatu dute aurtengo ikasturteko eskaintza:

  • A0 maila: Euskara ikasten hasi nahi dutenei zuzendutako ulersaioak.
  • A1-A2 mailak: Eskolak astearte eta ostegunetan izango dira, 17:00etatik 19:00etara.
  • B1-B2 mailak: Bi norabide desberdin landuko dira:
    • Mintzapraktika: Astelehenetan egingo da, 18:00etatik 20:00etara.
    • Titulu bila: Astearte eta ostegunetan emango da, 15:00etatik 16:30era.
  • C1 maila: Ikastaroa astean bi egunetan emango da, egun bakoitzean bi orduz –eguna eta ordutegia oraindik zehazteke–.
  • "Gure ezagutza hobetuz": Jubilatuei zuzendutako ikastaro hori astearte eta ostegunetan egingo da, goizez zein arratsaldez –ordutegi zehatza aurrerago finkatuko da–.

Matrikulazio-epea zabalik

Parte-hartzaileek Antzuolako liburutegian eman beharko dute izena, irailaren 22rarte, ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera, 09:30etik 12:00etara eta 16:30etik 19:00etara –ostiraletan 18:00ak arte dago zabalik–. 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak