Ikerketaren helburua informazio zehatza jaso eta etorkizunerako plangintza egokia egitea da, eta, horretarako, herri osoko ikuspegia hartu gura dute kontuan, galdetegia 70 urtetik gorako pertsona guztiei eginda.
Landatxopeko bileretara joan ezin duenak aukera izango du galdetegiaren arduradunaren (Markel Manuel) bisita jasotzeko etxean. Aurretik telefonoz deituko die hitzordua jartzeko.
Ekarpen bakoitza oso garrantzitsua dela iritzita, adineko guztiak animatu ditu parte hartzera udalak.