Javier Gastañaga irabazle Amaiurko Artzain Eguneko artzain-txakur txapelketan

Gontzal Belategi Zubia 2026ko abuztuaren 18a

Gastañaga eta 'Cool' garaikurrarekin.

50 urtemuga ospatu du Amaiurko Artzain Egunean jokatzen den artzain-txakur txapelketak. Javier Gastañaga antzuolarrak eta 'Cool' txakurrak eraman dute garaikurra etxera.

Egun handia izaten da Artzain Eguna Amaiur (Nafarroa) inguruan. Hainbat ekintza izaten dira antolatuta egun horretan, eta aipagarrienetako bat artzain-txakur txapelketa izaten da. aurtengoa, gainera, berezia izan da, txapelketaren 50. urteurrena zen eta. 12 parte-hartzaile izan dira aurtengo edizioan, baina, azkenean, garaikurrak Debagoienerako bidea hartu du, Javier Gastañaga antzuolarra eta Cool txakurra izan dira-eta irabazleak.

393 puntu eskuratuta irabazi du Gastañagak txapelketa. Gertutik jarraitu diote bigarren postuan gelditu diren Julio Bayot eta Tuca txakurrak, baina, azkenean, 383 puntu eskuratu du Valentziako artzainak. Mikel Pagazaurtundua bizkaitarrak eta Lay txakurrak itxi dute podiuma, 367 punturekin.

Gastañaga, ezkerretik hasita hirugarrena, beste hainbat parte-hartzailerekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak