Antiguako pilota txapeketa Antzuolan hasiko da

Mireia Bikuña 2026ko abuztuaren 4a

Gaur, abuztuak, 4 jokatuko dira lehen partiduak (19:00), eta horiek aprobetxatuz, Joseba Lezeta kazetari antzuolarra omenduko dute antolatzaileek "pilotari egindako ekarpenarengatik".

78. aldia beteko du Antiguako pilota txapelketak, eta guztira 18 bikotek parte hartuko dute, elite mailan, neskak eta mutilak, eta promes mailan, mutilak. Horien artean egongo da Aratz Ormaetxea pilotari bergararra.

Antzuolako jaialdian ligaxkako bi partidu jokatuko dituzte, 19:00etan hasita: promes mailan Uriarte-Galarza eta Ibarra-Canseco; eta elite mailan Lizeaga-Balerdi eta Irribarria-Garaño.

Bi partiduen artean Joseba Lezeta kazetaria omenduko dute. Erretiroa hartuta, pilotari egindako ekarpena eskertuko diote, txapelketaren antolatzaileek eta pilota zaleek.

Antiguoko frontoian

"Etxetik kanpora" egindako lehen jardunaldiaren ostean, Antiguoko txapelketa Antiguoko frontoira itzuliko da. Ligaxkako partiduak martitzenetan eta eguaztenetan jokatuko dira; baina, abuztuaren 12ko eklipsearengatik, aste horretan, astelehenean eta martitzenean izango dira.

Ligaxkaren ostean etorriko dira kanporaketak: abuztuaren 25ean eta 26an finalerdiak, eta 29an, finala.

Etxegarai, txapeldun

Oñatiko pilotari Madalen Etxegaraik iazko Antiguoko txapelketa irabazi zuen, Enara Gaminderekin bikote eginez, Zabaleta eta Mendiburu 22-20 menderatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak