Irailaren 18an, ostirala, abiatuko dira autobus antolatuan Huescako mendialdera. Betatoko aterpetxea izango da lehen geralekua. Bertan lo egin, eta hurrengo egunean Panticosan hasiko dute programatutako bi etapetako lehena. Brazatoko iboietara joango dira, handik Collau d'os Mulosera, eta portu hori jarraituta Wallon Marcadauko aterpetxean hartuko dute ostatu.
Domekarako bi aukera prestatu dituzte, eta biek eramango dute Bachimañara. Lehenengoak GR bidetik eramango du zuzenean, eta bigarrenak Gran Facha mendi tontorra zeharkatuko du. Bi taldeak Bachimañan elkartu, eta Panticosara jaitsiko dira denak batera, etxerako bidea hartzeko.