Jaien osteko erreka garbiketan hamabost lagunek hartu dute parte

Hasier Larrea 2026ko uztailaren 28a

Pasa den ostegun arratsaldean, Herriko Plazan egin zuen deialdia Udalak eta bertaratutako herritarren artean bi talde antolatu zituzten auzolanari ekiteko. Herrigunean zehar aritu ziren erreka bazterretako hondakinak jasotzen.

Antzuolako jaien ostean urtero egiten dute hitzordua, errekan ohi baino hondakin gehiago pilatzen dela jakinda. Udal zinegotzi Imanol Lizarraldek adierazi bezala, festen testuinguruarekin erlazionatutako zaborra batu zuten, baina baita etxebizitzetatik eramandako gailuren bat edo beste, esaterako, "erradiadore bat". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak