Amaitu dituzte Eztalako berdeguneko lanak

Hasier Larrea 2026ko uztailaren 27a

Asteburuan aritu dira belarra aldatzeko azken pausoa ematen, hau da, kautxua mailakatzen. Printzipioz, bukatutzat eman dituzte lanak, baina azken hitza klubak eta jokalariek izango dute: "Bete-lanaren jarraipena egingo dugu orain, eta jokalariek probatu egingo dute zelaia, zer moduz geratu den ikusteko", adierazi du AKEko batzordekide Iker Mansok. 

Dena ondo bidean, 2026-2027 denboraldian gotorleku izango dute antzuolarrek etxeko zelaia. Duela hamazazpi urtetik dauka Eztalak belar artifiziala, beraz, garaia zuten aldatzeko, eta halaxe egin dute denboraldi honetan. Lanen kostua 295.000 eurokoa izan da; Aldundiak ordaindu du %35, Realak 50.000 euro, eta Udalak gainontzekoa. Azarotik hona iraun dute lanek, hainbat etenaldirekin, eguraldi aproposa egin ez duelako. Tarte horretan, kautxua xurgatu, galbahea pasa, belarra batu, kendu eta zorua mailakatu dute. Gainera, ureztatzeko txorrotak erdialderago desplazatu dituzte, ureztatzea hobetzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak