Alardearen webgunea berritu egin dute, eduki eguneratua gehituta

Hasier Larrea 2026ko uztailaren 26a

Argazki eta atal berriak aurkituko ditu antzuolakoalardea.eus webgunean klik egiten duen erabiltzaileak. Hilabeteotan joan dira berritzen Alardearen Elkarteko kideak.

"Besteak beste, 2024ko eta 2025eko jaietako Alardearen argazkiak, iaz estreinatutako martxa berriaren doinua eta testuingurua eta ondare kultural horren bueltan kaleratutako argitalpen berriak gehitu dizkiogu webguneari. Horren adibide da Xabier Sagastak iaz aurkeztutako komikia deskargatu daitekeela bertatik", azaldu du Iñigo Ramirez de Okarizek. 

Bestalde, mende honetan zehar Alardearen bueltan egindako sozializazio ekintzak gainbegiratzeko aukera ere badago. Ikerketa-iturri izan baita behin baino gehiagotan, eta aitortza ere jaso zuen Emakunderen partetik, jaietan emakumeen parte-hartzea sustatzeagatik.

Elkarteari buruz

Ofizialki 2004an sortu zen Alardearen Elkartea, "herriak duen ondare garrantzitsuena" sustatzeko, babesteko eta transmititzeko asmoz. Hamar urte geroago argitaratu zuen webgunea. Gaur egun, Alardearen batzordeko kide ere bada, Udalarekin, txistulari taldearekin, Oinarin dantza taldearekin eta hainbat norbanakorekin batera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak