Indarrean daude hiri-trafikoaren eta terrazen ordenantzetako aldaketak

Hasier Larrea 2026ko uztailaren 25a

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu berri dira joan den apirileko osoko bilkuran onartutako aldaketak, eta, ondorioz, indarrean daude dagoeneko. 

Ibilgailuen trafikoari dagokionez, Kalebarrenek, Herriko Plazak eta Buztinzuri kaleko 1etik 15erako atariek osatzen duten bidea itxita egongo da aurrerantzean jaiegunetan, eta baita Udalak interes publikoagatik, segurtasunagatik edo egokitasunagatik zehazten dituen egun eta ordutegietan. Neurri hori gehitu zaio lehendik ezarritako itxiera-ordutegiari, eta ez betetzea arau-hauste larritzat hartuko da. Salbuetsita egongo dira zama-lanetarako baimendutako ibilgailuak, garajea gune hartan dutenak eta larrialdi-kasuak. 

Terrazekin, zorrotzago

Bide publikoko terrazen kasuan, mahaien kokapena Udalak adierazitako tokietara egokituko da eta bezeroek baimendutako mahai kopurua soilik erabili ahalko dute, mahai bakoitzeko lau aulkirekin, gehienez. Kasuak kasu, arau-hauste arintzat, larritzat edo oso larritzat hartuko da baimendutako elementuen kopurua edo dimentsioak gainditzea, jabari publikoko gainazal bat okupatzea eta baimendutako edukiera gainditzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak