Mirandesek fitxatu du Peru Rodriguez antzuolarra

Xabier Urtzelai 2026ko uztailaren 21a

Peru Rodriguez, iazko ekainean, Sanserekin Bigarren mailara igo zirenean.

Neguko merkatuan, otsailean, Sansen jokatzeari utzi zion atzelari antzuolarrak, eta mailari eusteko borrokan zebilen Cultural Leonesara joan zen. Orain Burgosko Mirandesek fitxatu du, denboraldi baterako, eta bigarren bat jokatzeko aukerarekin.

Realeko harrobiko jokalari Peru Rodriguezek (Antzuola, 2000) Mirandesen jokatuko du datorren denboraldian. Antzuolarrak hilabete gutxi batzuk egin ahal izan ditu Leonen, eta Cultural Leonesak ez du helburu nagusia bete, alegia, Kopa txukuna eginda ere ligan maila galdu dute eta Lehenengo Federazio mailara jaitsi dira –Espainiako hirugarren liga–. Hain zuzen, maila horretan jokatuko du, baita ere, Rodriguezen talde berriak, Mirandesek, Burgoskoek ere kategoria galdu dute eta aurten. Gainera, multzo berean izango dira bi taldeak. 

Hasiera batean 2027ko ekainera arte sinatu du antzuolarrak, kontratua beste urtebetez luzatzeko aukerarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak