Kontrolpean dago Deskarga inguruan piztutako sutea

Gontzal Belategi Zubia 2026ko uztailaren 6a

Deskargan piztutako sutea. (Argazkia: Bomberos Euskadi)

Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, kontrolpean aurkitzen da sutea, eta azken lanak egiten dabiltza. Suaren jatorria aurreko astean egindako erreketa bat izan dela uste dute Antzuolako udal ordezkariek.

Su hartu du gaur, astelehena, Deskarga mendateak. Zubillaga, Goierri eta Korostiko suhiltzaileak bertaratu dira hau itzaltzera, basozainekin batera, eta azaldu dutenez, sutea kontrolpean aurkitzen da dagoeneko. Bertaratu diren suhiltzaileak azken lanak egiten dabiltza une honetan.

Antzuolako udal ordezkariek azaldu dutenez, aurreko astean zenbait egur erre ziren inguru horietan. Erreketa erabat itzali zela uste arren, dirudienez, lur azpian erabat itzali gabeko sugarrak gelditu ziren, eta gaurko beroarekin berriro piztu dira garrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak