Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu bezain laster irekiko da alegazioak aurkezteko epea, irailaren 30era arte. Datorren astelehenean, hilak 6, 18:30etan, Torresoroan emango dituzte udal ordezkariek planaren xehetasunak jendaurrean.
"Etxebizitza berriak"
EH Bilduko Aritz Igeltz hirigintza zinegotziak osoko bilkuran argudiatu zuen plan berrian "144 etxe berri eraikitzeko lurzoru urbanizagarria" finkatu dutela, "erdiak tasatuak" izanik. Udalak "abeltzaintzarako lurrak bereganatuko" dituela ere gaineratu zuen.
Ikuspuntu desberdinak
Bestalde, EAJko Josu Xabier Arangurenen iritziz, plan horrek kanpoko industria-enpresak Antzuolara erakartzeko "gaitasun eza" islatzen du, eta etxebizitzak eraikitzeko aukerak "murrizten" ditu. EAJren ikuspuntua "oinarritik" dela desberdina adierazi zuen osoko bilkuran, eta "proposamenak egin arren, erantzun formalik jaso ez" dutela deitoratu zuen.