Landatxopeko kideen eskertza Inma Beristaini, luzaketa-saioak hamar urtean gidatzeagatik

Hasier Larrea 2026ko ekainaren 26a

Aurten hamar urte pasa dira Landatxope erretiratu elkartean luzaketak egiten hasi zirenetik. Inma Beristainek gidatzen ditu saioak ordutik, eta taldekideek eskertza publikoa egin nahi izan diote, GOIENAren bitartez.

"Egunero elkartzen gara dozena bat lagun inguru, Inmaren gomendioei kasu egiteko. Luzaketak oso ondo datozkigu 60 urtetik gorakooi, hankak, gerria, sorbalda eta bizkarra zaintzeko, baina jakin egin behar da zer egin, eta nola. Ariketa horietan bidelagun bikaina daukagu alboan", azaldu du Kontxi Elorzak.

Uztailaren 1ean bazkaria egingo dute, Larrea jatetxean, urteurren borobila ospatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak