Kalebarrengo jaiak izango dira arretagune asteburu honetan

Hasier Larrea 2026ko ekainaren 25a

Egitarau ederra antolatu du Kalebarrengo Jai Batzordeak ostiraletik domekara bitartean. Bihar, 18:00etan, sagar dantza egingo dute umeek; 21:30ean, kontzertua joko du Xabier Insaustik; eta, ondoren, jokoetan parte hartzen pasako dute gaua.

Zapatuan zumba saioa eginez hasiko dute eguna, 11:00etan; 12:00etan, ginkanaren txanda iritsiko da; 18:00etan, buruhandiak aterako dira; 20:00etan izango da arbola jasotzea; eta 21:00etan, Betigorri txarangak kalejira egingo du.

Gaua Imuntzo eta Belokiren erromeriarekin girotuko dute. Gauerdian, gainera, sagar dantza egingo dute 13 urtetik gorakoek, eta, ondoren, erromeriarekin jarraituko dute. 

Ostiral eta zapatu gauean, Kalebarrenen afaltzeko aukera egongo da, bertan egokitutako aulki eta mahaiak erabilita, eta jana prestatuta ekarrita. 

Domeka goizean, txistularien goizeresia entzungo da, 10:00etan hasita. Meza egingo dute, eta, bukatzean, salda eta txorizoa dastatu ahal iznago dira. 12:00etan, dantzari gazteak irtengo dira kalera. Jaiak bukatzeko, Kalebarrengo kioskoan kontzertua joko dute Mila Modu eta Bisai taldeek, 20:00etan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak