Bestetik, udal gimnasioan body-tono, entrenamendu funtzionalak eta crossfit jarduerak antolatu dituzte uztailaren lehen hamabostaldirako. Egun batekoak eta ordubeteko iraupenekoak izango dira gorputza tonifikatzeko jarduerak, astelehen, asteazken eta ostiral arratsaldeetan, eta ostegun goizetan. Entrenamendu funtzionalak bi egunetan garatuko dituzte, astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 19:00etara.
Bestalde, adin txikikoentzako crossfit eskaintza egongo da. 8 eta 12 urte bitartekoek, asteartetik ostiralera bitartean, 16:30etik 17:15era, jasoko dituzte ikastaroak; eta 12 urtetik 15 urtera bitartekoek, astearte eta ostegunetan, 17:15etik 18:00etara. Izen-emateak, udaletxean.