Antzuolara iritsi berriei ongietorria egin diete Udalbatzako kideek

Hasier Larrea 2026ko ekainaren 22a

Zapatuan, elkar ezagutzeko goiz pasa egin zuten etorkin iritsi berriek eta Antzuolako udal ordezkariek. Udaletxean hasi zuten hitzordua, aurkezpen txiki baten bidez. Antzuola bizitzeko herri bezala aukeratzeagatik esker ona jaso zuten bertaratutakoek.

Euskarak duen garrantziaren berri izan zuten jarraian, eta Gipuzkoa Arigune proiektuaren bitartez ematen diren doako ikastaroen inguruko informazioa jaso zuten. Azkenik, herria ikustera irten ziren, eraikin publiko guztiak bisitatuz. Olatz Lezeta alkateak aipatu bezala, "eskertu egin dute harrera, besteak beste, zerbitzu publiko askoren berri ez zeukatelako". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak