Gaztetxe Eguna ospatuko dute zapatuan, eguerditik hasita

Hasier Larrea 2026ko ekainaren 11

Antzuolako gaztetxeak urteroko hitzordu garrantzitsua ospatuko du ekainaren 13an. Karro-poteoarekin hasiko dira giroa berotzen, 13:00etan, eta, bi ordu geroago, frontoi txikiko mahaiaren bueltan jarriko dira bazkaltzeko.

20 euroko prezioan, bertaratzen direnek gaueko kontzertuetarako sarrera ere ordainduta izango dute. Musika-egitarauari dagokionez, 17:00etan Nokono bakarlaria igoko da oholtzara, eta 22:00etan hasita, Lehen Lerroa, Malko eta DDX taldeak; DJ Maikiño arduratuko da ordu txikietan musika jartzeaz.

Gaztetxearen kamiseta jantzita agertzeko dei egin dute antolatzaileek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak