Botikak ordaintzeko dirulaguntza jaso dezakete pentsiodunek

Hasier Larrea 2026ko maiatzaren 28a

Urteroko errenta 18.000 euro baino gutxiagokoa duten pentsiodunek Landatxope jubilatu elkartearen egoitzan egin dezakete botikak ordaintzeko dirulaguntzaren eskaera, ekainaren 4an, 16:30etik 18:00ra. 

Aurrez laguntzarik jaso dutenek egoitzan prest izango dute orria; hori sinatzearekin nahikoa izango da eskaera egiteko. Lehen aldiz eskatuko dutenek, banketxeko kontu korrontearen titularra dela ziurtatzen duen agiria, NANa eta Osakidetzako txartela aurkeztu beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak