Maiatzaren 31rarte egongo da tiketak erreserbatzeko aukera, 633 85 32 40 zenbakira hots eginda. 25 euroren truke, sarrerakoak, oilasko errea, azken burukoa eta edariak banatuko dituzte.
Egitarauarekin jarraituta, zapatu goizean, hilak 6, Aiastui lagunarteak girotutako ginkana izango dute haurrek, 11:00etan; domekan, azkenik, prozesioa, dantzariak eta salda-dastatzea izango dira.