Moto gidariek trial saio ikusgarria egin dute Antzuolan

Koldo Zubia 2026ko maiatzaren 24a

Ramon Aldasoro IV. Trial Memoriala egin zuten atzo, Antzuolan. Eguraldi bikainarekin eta lagun giroan pasatu zuten arratsaldea txapelketan lehiatu zuten 60 pilotuek. Guztira, hamar gune igaro behar izan zituzten; birritan. Lehiaketaren ostean, luntxa eta familia argazkia egin zituzten. 

Lasterketako emaitzei dagokienez, TR1, TR2, TR3, TR4 eta Klasikoetan lehiatu zuten, eta, irabazleak, Miguel Angel Bermejo, Ruben Izquierdo, Daniel Fernandez, Peio Jimenez eta Bastian izan ziren, hurrenez hurren. TR1 plus kategorian Carlos Monrealek bakarrik lehiatu zuen, eta berak eraman zuen saria. Gazte mailako onena berriz, Unax Urzelai antzuolarra izan zen. Bestalde, Aitor Murua aretxabaletarrak hirugarren postuan amaitu zuen TR1 kategorian.

Emaitzak

TR1 plus
1- Carlos Monreal 

TR1
1- Miguel Angel Bermejo
2- Xuban Irangorri
3- Aitor Murua

TR2
1- Ruben Izquierdo
2- Ander Ruiz
3- Mikel Lertxundi

TR3: 
1- Daniel Fernandez
2- Eduardo Artiñano
3- Fernando Ruiz

TR4
1- Peio Jimenez
2- Zuriñe Saez
3- Aitor Jorge Romaratezabala

Klasikoak
1- Bastian
2- Iñigo Querejeta
3- Jaime Blasco

Gazte maila
1- Unax Urzelai

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak