Lizarragako erroten ibilaldia izango dute hizpide domeka honetan, Gipuzkoako Erroten Egunaren testuinguruan. 09:30ean Herriko Plazatik oinez irtenda, Lizarragako erreka jarraitu eta garai batean martxan egon ziren Txanbolin, Larrebarren eta Laskurain erroten kokapena eta aztarnak ikusiko dituzte.
Ondoren, XIX. mendeko Akiñabei errota eraberritura joango dira, erakusketa gidatuarekin hasteko. Izan ere arto-irina egiteko hitzordua prestatu dute bertan, 14:00ak arte. Sarrera librea izango da, aurrez izena eman behar izan gabe.